Hasiera

Euskadi.net

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Lehentasuna Langabeentzat

Egungo ekonomia-egoera dela eta, batzuek ezin dute ohiko etxebizitzarik izan, kausa teknikoak eta ekonomia-, antolaketa- eta produkzio-kausak direla-eta, lana galdu ondoren, beren finantza-erakundeak egindako hipoteka-gauzatzearen ondorioz.

Gaur egun, pertsona horiek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eman dezakete izena, eta, horrela, indarrean dagoen esleipen-prozeduran parte har dezakete, berdintasun-baldintzetan, gure autonomia-erkidegoko herritarren orokortasunarekin. Hala ere, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak uste du beren egoera kontuan hartu behar dela, lehentasun-ordena ezartzean, esleipen-prozedura orokor horretan. Horrela, etxebizitza eskuratzeko aukerak handitu egiten dira, baina ez dira prozedura orokor horretatik kanpo uzten.

Neurri horri heltzeko, lan-kontratua iraungi behar izan da, “Langileen Estatutuen” 51. edo 52.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta egungo ohiko etxebizitza iraunkorraren jabetza galdu behar izan da, hipoteka-gauzatzearen prozeduraren ondorioz.

Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: inprimakia beteta eta sinatuta; ohiko etxebizitza iraunkorra zena esleitzen dion notarioaren edo epailearen agiria; ohiko etxebizitza iraunkorra zena hirugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna ez duen pertsona bati esleitu zaiola adierazten duen zinpeko aitorpena; lan-kontratua amaitzeko baimena ematen duen lan-agintaritzaren ebazpenaren kopia; enpresariak gutxienez hogeita hamar egun lehenago egindako kontratu-iraungitzearen gaineko jakinarazpenaren kopia, “Langileen Estatutuaren” 52.c) artikuluan aurreikusitako kasuan. Gainera, Etxebiden izena emanda ez daudenek, honekin batera Etxebideko izena emateko orria aurkeztu beharko dute.

Inprimakiak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Igo orriaren hasierara

Azken eguneratzea: 2011/05/26